Iaz baino 400 kilo gehiago

Karkara 2015ko ots. 6a, 09:59

1600 kilo. Iaz baina 400 gehiago. GueraraOrio taldeak balantze ona egin du, baikorra, urtez urte bildutako kilo kopuruak gora egiten baitu. Aurtengoak, ordea, ez dira 1600 bakarrik izango, Udalak arrozetan gastatzeko 300 euro ematea erabaki baitu.

Orioko Udalak arrozetan gastatzeko eman du diru hori, betiere, Orioko dendetan erosteko baldintzarekin. Herrian bertan erositako arrozarekin 2000 kilotara iritsiko dira. Halaber, orain arteko 1600 kiloak ondorengo jakietan lortu dituzte:

Horrez gain, jostailuak eta gailu teknologikoak ere bildu dituzte. Ikastetxeetan ere, esaterako, eskoletako materiala ere bildu da. Herriko bi eskoletan egin da bilketa, bai Ikastolan, bai Zaraguetan.

Urtetik urtera datuak hobetzen

Duela bi urte, 2013an, 97 kaxa bildlu ziren, 1200-1500 kilo. Horrez gain, Ikastolako materiala ere jaso zuten, gai teknologikoak eta liburuak. Iaz, 120 kaxa osatu zituzten, 1200 kilo inguru.

Oriotar bakoitzeko kilo bat, lelopean azaleratzen dute beren xedea. Baina, helburu horretatik oso urruti daudela aitortzen dute elkartekoek. Oraindik lan asko dute egiteke, baina borondatea ez zaila falta, ezta jendearen prestutasuna ere.

Oriok beti, urtero-urtero, erantzun bikaina ematen duela azpimarratzen dute antolatzaileek. Eta, aurten ere, horrela izan da.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide