Tiburtzio Etxeberriaren azken partida

Karkara 2015ko ots. 4a, 08:58

20 urte baino gehiagoko ibilbideagatik omendu nahi izan dute taldean, eta azken partida jokatuko du otsailaren 8an

Urte askotako ibilbidearen ondoren, agur esan dio palari Tiburtzio Etxeberriak. Ibilbide oparoa izan zuen Realaren pilota sailean jokatzen zuenean, eta omenaldia egin nahi izan diote taldean. Horregatik, azken pala partida jokatuko du Etxeberriak.

Datorren igandean, otsailaren 8an, jokatuko du partida, Donostiako Atano III. pilotalekuan. 12:00etan hasiko da partida eta sarrera doakoa izango da. Pala profesionalaren munduko txapelduna den Pablo Fustorekin osatuko du bikotea Etxeberriak, eta Eskisabel –Realeko pilotaria– eta Skufca –afizionatu mailan munduko txapelduna– izango dituzte aurkari.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide