Euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 19an hasiko da. Irteera puntua Urepelen izango da eta helmugako marra Bilbon. Hamaika egunez gelditu gabe Euskal Herria zeharkatuko dute, testigua kilometroz kilometro eskutik eskura pasatuz.
Oriora martxoaren 22an iritsiko da aurtengo Korrika, 14:40ak inguruan, Usurbildik barrena. Aginatik Xuai gainerainoko ibilbidea egingo du, hamar kilometrokoa. Kilometro bakoitzaren prezioa 425 eurokoa da eta kilometro oso bat zein erdi bat erosteko aukera dago.
Dagoeneko hasi dira kilometroak banatzen, eta, antolakuntzatik, otsailaren 20rako zuen asmoa jakinaraztea eskatzen dute. Erosteko asmoa duenak 635 772 682 telefonora deitu beharko du.