Teknopolis saioko zuzendaria da Nagore Rementeria. Zientziarako grinak bultzatuta, kazetari-itxurak egitea tokatu zaiola dio batetik; baina, baita Teknopolis saioa zuzentzea ere. Zientzia eta teknologiaren inguruko saioa da, eta ardatza arlo horiei buruzko erreportaje ulerterrazak dira.
Elhuyarrek egiten du ETBrekin lankidetzan, eta larunbatean izaten da ikusgai: ETB 1en eguerdik 13:20ean eta ETB 2n 9:30ean. Teknopolisen webgunean ere ikusi daitezke saioak.
Saritua izan da Teknopolis. Lehendik jasotako sari-zerrenda luzeari bat gehiago erantsi behar zaio, duela gutxi irabazitako Tecnalia Kazetaritza Saria. Nagore Rementeriak oso pozik daudela adierazi du eta saria jasotzea ohore bat dela gaineratu du.
Iritzi publikoan ikerketa, berrikuntza eta garapen teknologikoaren ezagutza sustatzen eta dibulgatzen duten, eta, hala, gizarte berritzaileago bat eraikitzen laguntzen duten hedabideetako profesionalen lana aintzat hartu eta saritu nahi izan da Tecnalia Kazetaritza Sariarekin.
Tecnalia Kazetaritza Sariaren ekitaldia
Orioko Softbol Taldearen erreportajea
Teknopolis saioan Orioko Bate Bizkorrak taldea izan zen protagonista. Sofbolaren alderdi teknikoa ezagutzera eraman zuten programaren bitartez.