Denboraleak eraginak izan ditu Orion. Ez du kalte larririk eragin, baina bai hainbat txiki. Euri zaparradak, txingorrak eta haizeak iuizia eragin du N-634 errepidean. Ceramica Orio fabrikaren parean eta Etxeluze gaztetxearen atzean, hain zuzen.
Bestalde, Errusta eta Kalakari ondoko semaforoa bota du haizeak. Hirigunetik ateratzeko errepidean dago semaforoa, Usurbilera edo Aia nahiz Zarautz aldera joateko bidegurutzean. Semafororik ez dagoenez arretaz ibiltzea komeni da.
Horrez gain ez da kalte larririk egon, zorionez, udaltzaingoaren esanetan.
Asteburua iruditan