Eski irteera bertan behera geratu da

Karkara

Eguraldi txarra dela eta, Luz Ardideneko arduradunen gomendioei jarraituz, eski irteera atzeratzea erabaki dute Ametsa Gaztelekukoek

Asteburu honetan joatekoak ziren DBHko ikasleak Luz Ardidenera eskiatzera. Antolatzaileek eski estazioko arduradunekin hitz egin dute eta, haien gomendioei jarraituz, segurtasuna bermatu ezin zitekeenez eta eski pistak itxita daudenez, irteera bertan behera utzi eta atzeratzea erabaki dute.

Martxoaren 14 eta 15eko astebururako utzi dute eski irteera. Edozein duda edo arazorik izanez gero, gaztelekuan bertan, ametsagaztelekua@hotmail.es helbidean edo 654 33 15 01 telefonoan jarri daiteke kontaktuan antolatzaileekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide