Asteburua elurretan pasako dute DBHkoek

Karkara 2015ko urt. 30a, 10:35

Argazkia: Eduardo Vicente

Txurrumuskik antolatuta, Luz Ardidenera joango dira eskiatzera DBHko hogeita lau gazte eta hiru begirale

Urtarrilaren 31n goizeko 5:30ean abiatuko dira autobusean Txurrumuskik antolatutako eski irteeran izena eman duten 24 gazteak, hiru begiraleekin. Eguna eskiatzen pasako dute Luz Ardiden estazioan; inoiz joan ez direnek ikastaroa hartzeko aukera izango dute. Pistak ixten dituztenean Luz herriko aterpetxe batera joango dira lotara, eta igandean berriz ere egun osoa elurretan pasako dute. Igande arratsaldean egingo dute buelta, eta iluntzeko 21:00ak ingururako Orion izango dira.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide