San Nikolas festak amaitu zirenetik ia bi hilabete pasa dira. Hoztasunean eta distantziatik balorazioa egiteko garaia heldu da, eta horretarako bildu ziren herenegun, urtarrilaren 26an.
Jende gutxi bertaratu zen bilerara; txosna batzordeko bi kide eta ikastolako kide bat. Hiru herritar, guztira. Gutxi izan arren, balorazioa egin zuten, eta oro har, positiboki baloratu zuten egindako lana. Barne antolaketan hobetzekoak ere aipatu zituzten, bai antolakuntzaren eta brigadaren artekoak, baita herri bazkarikoak ere. Baina, txikikeria horiek salbu, festen balantze ona egin zuten.
Batez ere goizeko ekintzek izan zuten arrakasta; arratsaldean parte hartzea gutxitu egiten zen. Festa parte hartzaileak egin zituzten, eta antolatu ere elkarlanean egin zuten. Dena den, antolatzaileek, lagun gehiagoren laguntza eskertuko lukete. Datorren urtera begira, hortaz, antolakuntza taldean kide gehiago izatea espero dute.