Sahararren aldeko bilketa Xabier Euzkitzerekin

Karkara 2015ko urt. 26a, 13:01

Orioko Herri Ikastolak antolatuta, Sahararren aldeko janari eta ikasketa material bilketa egingo da aste honetan

Xabier Euzkitze Saharautz elkarteko kidea da, eta Ikastolan egon da gaur, urtarrilaren 26an, LH 1, 2, 5 eta 6. mailakoei berak saharar umeekin izandako bizipenak kontatzen. Gauza bera egingo du bihar, urtarrilaren 27an, Haur Hezkuntzako eta LH 3 eta 4. mailakoekin. Saharan bizi duten egoera azaldu die, eta janari eta ikas-materialak bidaltzea oso garrantzitsua dela, behar asko baitute.

Euzkitzeren bisita aste honetan Ikastolan egiten ari diren Sahararren aldeko bilketa kanpainaren harira izan da. Aste osoan zehar Ikastolan sahararrentzat materialak biltzen egongo dira: atun eta sardina latak, azukrea, dilistak, arroza, konpresak, pasta, eskola materiala... Zerbait eman nahi duenak idazkaritzan edo haurren gelatan horretarako atondu diren kaxetan utzi ahal izango du emandakoa.

Orioko Herri Ikastolak herritar guztiak animatu nahi ditu Sahararrei elkartasuna erakustera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide