Denboraldiz denboraldi trinkotzen ari den tosta da Orioko neskena. Aldaketa gutxi daude, iazko taldeak ia bere horretan jarraitzen du. Eta, sendotasun hori arraunean islatzen da; baita taldekideen arteko batasuna ere.
Atzo, igandearekin, izan zuten 2015 denboraldiko lehen estropada. Sestaon, erlojupeko traineru jaitsiera jokatu zen eta azkarrenak izan ziren kronometroa gelditzen. 23:48:49 behar izan zituzten helmugara ailegatzeko, Hibaikari hamaika segundo aterata.
Denborak
Orio 23:41:49
Hibaika 23:52:42
Ilusioa, indarra eta gogoa eman die estropadak, aurretik faltan ez zituztenak. Ilusioa arraunean dutela ari dira, hobetuz eta hobetuz. Indarra arraunkera hobetzeko darabilte eta gogoa estropadaz estropada are lehiakorragoak izateko. Lehen zitan ez zuten huts egin eta urtetik urtera jartzen dituzten helburuak betetzen ahaleginduko dira aurtengoan ere.
Helburua beteta itzuli zen atzo gizonezkoen trainerua. Etxekoek irabazi zuten kategoria honetako estropada, 20:52:40 denborarekin; horien atzetik sailkatu ziren oriotarrak, 20:57:50 denbora eginda. Bost segundoko aldea egon zen lehen bi taldeen artean.B taldeak hamaikagarren egin zuen, erlojua 22:03:25ean geldituta.
Denborak
Kaiku 20:52:40
Orio A 20:57:50
Portugalete A 21:11:44
Zierbena A 21:16:46
Pedreña 21:27:39
Astillero 21:31:09
Deustu 21:31:33
Donostiarra 21:49:40
Isuntza 21:49:48
Getxo A 21:51:18
Orio B 22:03:25
VII. Julian Enrique Oroimen estropadan lan polita egin zuten Orioko ontziek. Neskak lehen postuan gelditu ziren, irabazleak izan ziren; gizonezkoetan, A ontzia bigarren sailkatu zen eta B trainerua hamaikagarren.