Erregional preferente taldeak sendo jarraitzen du, lider. Lehen tokian daude oriotarrak, eta, astero-astero, postuari indartsu eusten diote. 12 partida jokatu dituzte eta 10 irabazi. Jokatu dituzten 37 puntuetatik 31 eskuratu dituzte.
Asteburuan ere hiru puntuak eskuratu zituzten. Etxean jokatu zuten, Mendibeltz futbol zelaian. Horitxoak 2-0 aldearekin irabazi zuten partida Muniberen aurka.
Datorren asteburuan partida garrantzitsua daukate. Vasconia izango dute aurrez aurre, ligako bigarren talde indartsuena. Zazpi puntuko aldea ateratzen dio Oriok Donostiako taldeari; hortaz, badirudi, oriotarrak direla faborito. Dena den, horrelako partidak desberdinak izaten dira, bereziak, eta guztia gerta liteke.
Etxeko taldea indartsu dago. Futbol garbia egiten ari da eta lehen postuan sendo jarraitzeko aukera ezin hobea litzateke asteburuan garaipena eskuratzea. Etxetik kanpo izango da partida, Vasconiaren zelaian.
Lehen aldiz txapeldunen fasean
Gainontzean, porrot ugari
Orio 2-0 Munibe
Sanse 5-0 Orio
Amara Berri 0-2 Orio
Kadeteen 5. multzoa
Orio 0-3 Usurbil
Orio 3-1 Arrasate
Orio 0-2 Zarautz K.E.
Amaikak Bat 0-8 Orio
Tolosa 10-1 Orio