Trukatu nahi diren jostailuak eramateko azken egunak

Karkara

Abenduaren 14an egingo den Jostailu Erabilien Azokarako jostailuak jasotzeko azken eguna abenduaren 12a, ostirala da.

Etxean hautsa hartzen dauden jostailuak utzi eta beste batzuengatik trukatzeko aukera emango die Herrio Natur Taldeak bosgarrenez Orioko umeei. Abenduaren 14an erabilitako jostailuen truke azoka egingo dute plazan, 10:30etatik 15:00etara.

Azaroaren amaieratik ari dira umeek etxean nahi ez dituzten jostailuak jasotzen –osorik eta egoera onean egon behar dute–, eta datorren ostirala, abenduaren 12a, da horiek jasotzeko azken eguna. Kosta Tailerrean izango dira azken jostailuak jasotzen, 17:00etatik 19:00etara. Jasotako jostailuak hiru koloretan sailkatuko dituzte, trukea ahalbidetzeko.

Egun berean plazan beste azoka bat dagoenez, Joxe Mari Erretegiaren ondoan jarriko da truke azoka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide