Gaztelekutik Txuri Urdinera txangoa

Karkara

Bihar, abenduaren 12an, amaitzen da irteeran izena emateko epea. Txangoa igandean egingo da, abenduaren 14an.

Hotza heldu da eta Gabonak ate joka daude. Elurra iritsi da inguruko mendi tontorretara. Eguraldi honetaz gozatzeko garaia da, eta Ametsa Gaztelekuak antolatu du garaiko giroari egokitutako ekintza: Txuri Urdin izotz jauregira txangoa.

Abenduaren 14an izango da irteera, eta izen ematea bi egun lehenago amaituko da. Izena emateko Ametsa Gaztelekura joan beharko da eta bost euro ordaindu beharko dira. Prezio horren barruan sartzen da izotz gainean patinetan ibiltzeko behar den guztia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide