12 argazkitan bihotzeko ikastola irudikatu dute

Karkara

2015 urteko egutegia egin du Orioko Herri Ikastolak. Idazkaritzan daude salgai hiru eurotan.

Bihotzeko Ikastola lelopean Ikastolako adar guztiak bildu ditu 12 argazkitan Imanol Armas argazkilariak: ikaskolako gurasoak, ikasleak –eta ikasle ohiak–, irakasleak eta senitartekoak. 

Zigor Saizarrek, Ikastolako zuzendariak, herritarrak egutegia erostera animatu nahi ditu. Argazkietan ikastolako kide danetarikoak ageri dira: ikasleak, ikasle-ohiak, gurasoak, aiton-amonak, irakaslea... izugarri argazki politak dira guztiak.

Egutegia eskuratu nahi duenak ikastolara jo beharko du, Ikastolako idazkaritzan baitaude salgai hiru euroren truke. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide