Ikasleak irakasle Durangon

Karkara

Orioko Herri Ikastolako ikasleak Durangoko Azokan izan ziren abenduaren 5ean Robotika tailerra ematen

Sanikolasak ospatzeko zita izaten da Orion. Baina, data berean, euskal kulturgintzaren festa izaten da Durangon. Eta han, Durangoko Azokan, izan dira Orioko Herri Ikastolako DBHko ikasleak.

12:30etatik 14:00ak bitarte Eusko Jakintzaren mahaian izan dira. Robotikako tailerra egin dute gerturatzen ziren haur eta gazte guztiekin. Hau da, ikasleek irakasle lanak hartu dituzte.

 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide