Urtea amaitzear dagoen honetan, 2015ari begira jarri da, dagoeneko, Orioko Udala. Datorren urteko aurrekontua herritarrekin batera osatu nahi du, iaz bezala. Herritarren iritziak jasoko dituzte, herritarren nahi eta beharretara egokitutako herria izan dadin Orio.
Oriotarren beren proposamenak aurkezteko fitxa bete beharko dute, Udalak herriko postontzi guztietan banatu duena. Horrela, herritar guztiek izango dute aukera beren iritzia emateko. Proposamen fitxa udaletxean edo kultur etxean entregatu behar da abendauren 19a baino lehen.
Proposamen fitxa hemendik ere deskargatu daiteke: Proposamen-fitxa.
Iazko esperientzia, ona
131 proposamen jaso zituen lehengo urtean Udalak. Horietatik, 69 ziren Udalaren eskumeneko gaiei zegozkienak. Herritarren proposamenak ez dira paperean geratzean, lehengo urteko 69 horietatik 44 gauzatu egin baitira.