Ni Euskalduna! proiektuak urte bete baina gehiago du. Ekimenaren helburua gure herrian historia ezagutzera ematea, euskalki ezberdinak biltzea, 2.0 komunitateetan euskararen erabilera sustatzea, internet eduki berri bat eraikitzea eta bertan, adin guztietako pertsonak bildu eta hurbiltzea da.
Orioko hiru heldu elkarrizketatu dituzte Orio herriaren historia beren ahotik ezagutzeko. Mª Carmen Erkizia, Mª Felixa Ibirriaga eta Jose Manuel Arrilaga elkarrizketatu dituzte. Orio nola aldatu den kontatu dute; berak gazteak zirenean nolakoan zen eta orain nolakoa den.