Sanikolasak

Festa herrikoen doinuan

Karkara

Herriko festen lehen egunean disko jartzaileen saioa egongo da plazan, 23:00etan

Ander Carrera eta Karlos Rodriguez-Sierra, Iker Gurrutxaga, Iker Txanka eta Unai Illarras. Bost disko jartzaile arituko dira 23:00etatik aurrera goizaldera arte herriko plaza girotzen. Bostak herritarrak, bostak estilo desberdinekoak.

Bakoitzak ibilbide bat, luzeagoa ala laburragoa; bakoitzak musika estilo bat; hori bai, guztiek, herriko plaza dantzan jartzea izango dute helburu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide