Sanikolasak

Txahal-pintxoak eta taloak plazan

Karkara 2014ko abe. 4a, 12:32

Abenduaren 5ean 1.500 pintxo eta 6an taloak egongo dira salgai plazan.

Abenduaren 5ean, herri kalejira Danbolin Musika Eskolatik abiatuko da. Azken geltokia plaza izango da, eta orduan, kalejiraren amaierarekin, festen deiadarra hasiko da.

Deiadarraren ostean, 20:30ean, 500 txahal pintxo banatuko dira plazan. Goizaldean hasiko dira hiru txahal aurrealde erretzen, plazan bertan. Bi eurotan razio ederra dastatzeko aukera izango da.

Hurrengo egunean, abenduaren 6an, taloak egingo dituzte plazan esperientzia eskolako ikasleek. 11:30ean hasiko dira taloak egin eta egin.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide