53 txakurrek hartu zuten parte txakur krosean. Izenak dioen bezala, protagonistak txakurrak dira. Berek eramaten dute erritmoa, berek gidaritza. Bikotearekin hartu eman onena Yukon txakurrak izan zuen, berek egin baitzuten lasterka azkarren. Kronometroa 40:07 denboran gelditu zuen eta txapeldun izendatu zen.
Oriotarren artean azkarrenak Jose Mari Altuna eta Flynn txakurra izan ziren. Beteranoen mailan bigarren postua eskuratu zuen oriotarrak.
Argazkiak: Mikel Escuder