Hiru puntu eta lidertza

Karkara

Lider jarraitzen du Erregional Preferente mailako taldeak. Futbol zortziko emakumeek ligako lehen puntua eskuratu dute.

Lider, indartsu, jarraitzen du Erregional Preferente mailako taldeak. Donostian jokatu zuten partida, Deusto Donostia F.Ten aurka. 1-3 irabazi zuen, bi goleko aldearekin. Josu Solaberrietak bi gol sartu zituen, horietariko bat penaltiz, eta bestea Iker Urdangarinek sartu zuen.
 
Ohorezko jubenilek, ordea, 0-3 galdu zuen. Jubenil neskek ere galdu egin zuten, 0-1, Hernaniren aurka. Kadeteetan, aldiz, garaipenak eskuratu zituzten oriotarrek. Bosgarren multzoko taldea 2-1 irabazi zuen Ekintzaren aurka eta 6. multzoko taldeak 0-2 Amara Berriren kontra.
 

Asteburuko emaitzak

Regional Preferente
Deusto Donosti F.T. 1-3 Orio
Ohorezko Jubenila
Orio 0-3 Oiartzun
Jubenilak neskak
Hernani 0-1 Orio
1ª Kadete multzoa 5
Orio 2-1 Ekintza
1ª Kadete multzoa 6
Amara Berri 0-2 Orio
Infantil Txiki
Ostadar 1-3 Orio
Infantil F8 neskak
Zarautz 0-0 Orio
Alebinak        
Lagun onak 4-6 Orio

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide