12 garaipen asteburuan

Karkara 2014ko abe. 1a, 09:17

Azaroaren 30ean Irunen jokatu zen Gipuzkoako aulki mugikorreko hirugarren jardunaldia. Guztira 12 garaipen eskuratu zituen Oriok.

Aulki mugikorrekok hirugarren jardunaldia jokatu da asteburuan, Irunen. Bidasoa ibaian Orioko 27 ontzi aritu ziren lehian, eta guztira 12 garaipen eskuratu zituzten.

Infantiletan bost lehen postu lortu zituen Oriok, bi mutiletan eta hiru nesketan. Horrez gain, bi bigarren postu eta hirugarren postu bat ere eskuratu zituzten, besteak beste. Kadeteetan ligako sailkapenean lehen postua eskuratu zuten gizonezkoetan 8+ mailan eta emakumezkoetan 1x kategorian. Jubenil eta absolutuetan bost garaipenekin itzuli ziren oriotarrak.

Guztira 12 garaipen, lau bigarren postu eta hiru hirugarren lortu zituen Oriok. Horrez gain, bi laugarren eta bosgarren postu, seigarren postuan ontzi bat, beste bat zazpigarrenean eta bi zortzigarrenean ere lortu zituen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide