Non hago, zer larretan, Urepeleko artzaina? Galdetu zion Xabier Letek. Eta hala abesten dugu denok, zeini galdezka ari garen ere jakin gabe askok. Hori dute abestiek: ahoz-aho doaz, ahotik ahorakoan zentzua eraldatuz.
Dorronsorok Xalbadorrenean jo du atea, Fernando Aireri izena eman zion etxean. Bere senideek esku zabalik hartu dute. Mito bihurtu den Urepeleko artzainaren izana eta izena azaldu nahi izan du Dorronsorok, bertsolarien familiakoen testigantzen bitartez.
Tentazio ekoiztetxearekin elkarlanean burututako proiektua da, eta edizioa Maialen Sarasuak egin du. Gaur, Hazparnen aurkeztuko da dokumentala, eta urtarrilaren 2an Zumaian emango dute.