Babarrunaren landarea urteko belarra da eta bai lehor, bai freskoan jaten da. Babarrunak lehorrak lirateke, eta Euskal Herrian sona handia dute. Tradizio handiko elikagaia da gurean, duela bostehun urte baino lehenagotik egiten dena Euskal Herriko baserrietan. Baserri ondoko baratze txikietan, artisau eran, ingurugiroarekiko errespetu handienarekin ekoizten dira.
Urtero bezala, Orion, lagun giroan Euskal Herriko babarrunak jateko aukera izango da. Abenduaren 14an izango da, Loretxu jatetxean. Izen ematea Uranga burdindegian egin behar da eta abenduaren 10an amaituko da epea. 20 euro ordaindu beharko da bazkarira joan ahal izateko.