Sanikolasak

3x3 txapelketarako izen ematea zabalik

Karkara 2014ko aza. 14a, 12:47

Ireki da txapelketan izen emateko epea eta abenduaren 5ean amaitzen da. ZASTen webgunean edo Karela Kiroldegian eman daiteke izena

3x3. Hiru hiruren aurka, saskibaloian. Sanikolasetan izango da txapelketa herrikoi horretan parte hartzeko aukera, Orioko Ikastolak, ZASTen laguntzarekin eta Orioko Udalaren babesarekin txapelketa antolatu baitu.

Abenduaren 8an izango da eta, urteroko legez, Karela kiroldegian jokatu da. Goizean txikienak jokatuko dute eta arratsaldean helduak, hortaz, egun guztia hartuko du txapelketak. Goizeko 9:30ean hasiko dira partidak goizean eta eguerdiko 15:30ean arratsaldekoak.Goiza benjamin eta kimuentzako gordeko da, beraz, lehen aldiz, infantilek arratsaldean jokatuko dute. Beste aldaketa bat ere bada aurtengoan, taldeak 4 jokalarikoak izango baitira gehienez. Horrez gain, kategoria bakoitzean parte hartu dezaketen talde kopurua mugatu egingo da.

Benjaminak: LH3 eta LH 4: 24 talde
Kimuak: LH5 eta LH6: 24 talde
Infantilak
: DBH1 eta DBH2: 24 talde
Kadeteak
: DBH 3 eta DBH4: 16 talde
Seniorrak
: +16 urte –1998a edo lehenago jaiotakoak, 18 urtetik gorako gehienez 2 federatu–: 16 talde

Izen emate epea zabalik

Bi modutara eman daiteke izena, ZAST taldearen webgunearen bitartez edo Karela kiroldegian. Talde bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu, eta trukean jokalari bakoitzari elastiko bana emango zaio. Ordainketa egiteko: 3x3 Orio eta taldearen izena jarri erreferentzian eta kontu honetara sartu dirua: 2095 5176 87 1064181265. Izena emateko epea abenduaren 5a bitartean izango da zabalik, baina adi ibili beharko dute parte hartu nahi dutenek, kategoriako gehienezko kopurua bete aurretik apuntatzeko.

Elastikoak ez dira izango banatuko diren gauza bakarra; bestelako sariak eta zozketak ere izango baitira. Txapelketari buruzko informazio gehiago ZASTen webgunean izango duzue.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide