Garapen pertsonala etengabea da, ez du etenik. Batzuetan zailtasunak ditugu, oztopoak, eta zaildu egiten dute garapena. Mandalara Taldekoen ustetan energia kudeatzen jakiteak erraztasunak ematen ditu eta garapenari bere bidea egiten uzten dio, zure sena doitzen duzu eta oztopoak desagertzen dira.
Baina zer da sena? Non dago nire energia? Eta nola funtzionatzen du? Galdera horiek guztiak eta gehiago erantzungo ditu Alex Arellanok Mandalara Taldeak antolatutako hitzaldian. Helburua pertsona bezala hazten jarraitzea da eta hori teoria eta praktika bidez landuta lortzea da xedea.
Ekitaldian parte hartu nahi duenak, bertaratu nahi duenak, Mandalara Taldearekin jarri behar du kontaktuan. 648 48 74 89 da kontakturako telefonoa.