Euskaraz bizi-bizi 2014-17 plan estrategikoaren zirriborroari ekarpenak egiteko aukera izango da bihar, ostegunean. Bilera antolatu dute, arratsaldeko 19:00etan, plana hobetzeko proposamenak mahai gainean jartzeko.
Hasiera batean bilera Salatxo aretoan egin behar zuten, baina tokiz aldatu da hitzordua. Kultur Etxean izango da, hasiera batean lehen pisuko bilera-gelan. Antolatzaileek esan dute komenigarria dela txostenaren zirriborroa begiratuta joatea bilerara.
Proiektua irakurgai, hemen.