Kalejirak LOMCEri ezezkoa adierazi eta hezkuntza sistema propioa aldarrikatzeko

Karkara 2014ko urr. 9a, 09:28

LOMCEren aurkako mobilizazioetan partehartzeko deia luzatu du Orioko Curriculuma Sortzen-ek

Datorren larunbatean, hilak11, hainbat eragilek mobiliazioak antolatu dituzte Euskal Herrian gure hezkunta eraiki! LOMCEri ez! Inpoisaketei ez! lemapean, LOMCEri ezezkoa adierazi eta hezkuntza sistema propioa aldarrikatzeko.

Orioko Curriculuma Sortzen elkarteak hiriburuetan egingo diren kalejiretan parte hartzeko gonbita luzatu die oriotarrei. Adierazi dutenez, hezkuntza lehentasun soziala izanik eta herri baten garapenerako gakoa, ezinbestez hezkuntza komunitate eta herritar ororen inplikazioa eta konpromisoa beharrezkoa dugu LOMCEri aurre egin, bere aplikazioa ekidin eta nahi dugun hezkuntza guztion artean erabakitzeko.

Donostian 17:30tan abiatuko da kalejira Boulevardetik, Bilbon 17:30tan Jesusen Bihotzetik, Gasteizen 18:00tan Andra Mari Zuriaren plazatik eta Iruñean 17:30tan Antoniuttitik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide