Aginagako txapelketan Orioko bi trainerila lehian

Karkara 2014ko urr. 10a, 08:44

Oriok bi trainerila aterako ditu, emakumezkoetan eta gizonezkoetan. Estropada arratsaldeko 16:00etan izango da, Aginagako Oria ibaian.

San Praixkuetan murgildu zen atzo Aginaga. Urriaren 11a arte luzatuko dira festak eta, azken egun horretan, emakumezkoen eta gizonezkoen trainerila txapelketak egingo dira. Oria ibaian lehiatuko dira aginagarren bandera etxeratzeko helburuarekin.

Iaz, mutilek bakarrik hartu zuten parte txapelketa honetan; baina aurten, neskak ere arituko dira. Gizonezkoetan VIII. txapelketa izango da aurtengoa eta sei taldek hartuko dute parte: Orio, Hondarribia, San Pedro, Zarautz, Getaria eta Aginaga. Nesketan, II aldia da txapelketa egingo dela, duela bi urte ere parte hartu baitzuten. Orio, Hibaika, San Juan eta Zumaia arituko dira nor baino nor. Arratsaldeko 16:00etan izango da, Oria ibaian. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide