Duela bi urte, 2012ko irailean, hondartzako barra hizpide zuen hitzaldia eman zuten Nerea Argote, Jon Azpiroz eta Jose Miguel Edesok. Lehen bien ikasketa amaierako proiektua da aurkeztu zutena, eta Edesoren zuzendaritzapean garatutakoa da.
Hitzaldia baino lehen, herrian bazen gaiaren inguruko kezka. Herrio natur taldea eta Orioko surf taldea arduratuta zauden eta Udalari azterketa bat egiteko eskatu zioten. Bi urteren ondoren, kezkatuta jarraitzen dute. Udararo oriotar guztion ahotan dagoen gaia da, zeresan handia ematen duena.
Beste behin, hondartzako hondarraren gaiak hautsak harrotu ditu udara honetan. Karkarako 354. alean Udalaren txokoan gai hori landu da eta Moila bazterretik idatzitako iritzi artikulua ere horren ingurukoa da. Aipatzen diren kontuan nondik norakoak ulertzeko, hondartzan izandako aldaketen berri edukitzeko eta horrek dakartzen ondorioak jakiteko Argote eta Azpirozen hitzaldia ekarri dugu, berriz ere, gurera.