Gasteizen bildu ziren Ikastolako ordezkariak, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburua eta Iñigo Urkullu lehendakaria. Mahai baten bueltan Ikastolari buruz aritu ziren hizketan. Zenbakiei begiratua eman zieten, ikasle kopuruen datuak aztertu zituzten; Herri Ikastolak eskuartean dituen proiektuen nondik norakoak azaldu zituzten; eta ondoren, Kilometroak festan jarri zuten fokua.
Ikastolen aldeko jaiaren inguruan sakon hitz egin zuten. Kilometroak jaiarekin lortu nahi dituzten helburuak azaldu zituzten, zirkuituaren inguruko xehetasunak eman zituzten, festa jasangarriaren inguruan jardun ziren, jaiaren izaeraz... 45 minutu inguru egon ziren hizketan.
Orioko Herri Ikastolakoak gustura geratu ziren bileran hitz egindakoarekin, lehendakariak eta sailburuak interes handia agertu baitzuten hitz egindakoaren inguruan