Reggae erritmoak Etxeluzen

Karkara 2014ko ira. 24a, 12:54

Abuztuan egin zuten bezala, reggae kontzertua eskainiko dute ostiral honetan Etxeluzen Gaztetxean

Afizio batek elkartzen ditu urtero-urtero: musikak. Eta hori egiten dute, urtero, uda partean: musika. Orioko gazte kuadrila bat batzen da udararo reggae kontzertu bat emateko. Aurtengoan Orioko hondartzan eskaini dute kontzertua, furgoneta bat eszenatoki zutela. 

Ostiral honetan urteko bigarren kontzertua emango dute, oraingo honetan Etxeluzen. Iluntzeko 22:30ean hasiko da eta reggaez blaituko dute herriko gaztetxea. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide