Ipuin kontalaria da Judith Huegun. Ipuinak, istorioak, ahots gora kontatzen ditu. Keinuak egiten ditu, tonua aldatzen du... baina, batez ere, hitzen bitartez komunikatzen du.
Urriaren 2an, ostegunean, Huegunen ipuinak entzuteko parada izango dute Orioko haurrek. 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa eskainiko du kontalariak, arratsaldeko 18:00etan, Orioko Kultur Etxeko liburutegian.
Istorioetan murgildu eta fikzioan barrena bidaiatzeko beta izango dute Udalak eta Euskaraz bizi-bizik antolatutako ekimenean. Sarrera doakoa izango da.