Berrikuntzak Orioko kaleetan

Karkara 2014ko ira. 25a, 10:24

Uda sasoia aprobetxatu du Udalak herriko hainbat txoko txukuntzeko eta berrikuntzak egiteko

Karela kiroldegiko gimnasioa, Goiko kaleko semaforoa, hilerriko berritze lanak... hamaika dira uda honetan Orioko Udalak konpondu dituen gauzak; batzuk nabarmenak eta beste batzuk ez hain agerikoak.

Handia da inbertsio eta txukunketa lanen zerrenda:

  • Herriko banku, baranda eta kaleko altzariak margotu egin dira.
  • Dikeko parkean adinekoek kirola egiteko aparatuak konpondu egin dira.
  • Herriko Plazako lurra berritu da, eta erdi askatuta zeuden galtzarriak itsatsi.
  • Iturbide kalean barandak jarri dira, bizilagunek hala eskatuta. Zenbait auzotarrek egin zuten eskaria, malda errazago igo eta jaisteko.
  • Gaztetxean koadro elektrikoa jarri da.
  • Pilliku plazan aspaldi kendu ziren lorontziak eta bankuak berreskuratu dira. Auzotarrek plazaz gozatzeko aukera izango dute horrela.
  • Karela kiroldegiko gimnasioa handi eta berritu da
  • Goiko kaleko semaforoa plaza ixten denean sarrera mugatuz
  • Hilerriko berritze lanak

Mantenuaz arduratuko direnak hautatua

Lan eskaintza publikoaren emaitzak publiko dira jada eta aukeratutako langileak Zaragueta Herri Eskolaren, Danbolin Musika Eskolaren, Azurza Etxearen, Kultur Etxearen eta Maria Maestra haurreskolaren mantentzearen ardura izango du.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide