Bi aste barru hasiko dira eskulan saioak Aian. Urriaren 7an jarriko dira martxan, Goiz Argi aretoan. Asteartetan 15:00etatik 18:00etara hari lanak egingo dituzte eta ostegunetan teknika desberdinak jorratuko dituzte: egurra, metala, eskaiola, oihalak...
Ikastaroa jaso ahal izateko Gipuzkoako Kutxako 09550272310612659954 kontu zenbakian 50 euro sartu beharko ditu. Zati batean ala bitan ordaidu daiteke, hortaz, bi zatitan ordaindu nahi duenak 25 euro sartu beharko ditu. Dirua sartu ondoren ordain-agiria udaletxean aurkeztu beharko da.
Eskulanen erakuslehioa
Urteroko legez, urte guztian zehar egindako lanekin erakusketa egiten da udan. Aurtengoa San Donato eta San Lorentzoen bezperan izan da, abuztuaren 3an.