Ateak ireki eta matrikulazioa zabaldu

Karkara 2014ko ira. 23a, 15:39

Asteazkenean izango dira atea irekiak, 17:00etan, eta aste beteko epean matrikulazio epea zabalduko da.

Haurreskola barrutik ezagutzeko aukera izango da aste honetan. Bada, ate ireki saioa egingo dute asteazkenean, irailaren 24ean, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Mari Maestra eskolaren azpiegiturak ezagutzeaz gain, heziketa programa eta hezitzaileak ezagutzeko parada ere izango dute.

Urrian zabalduko da matrikulazio epea

Urriko lehen egunean zabalduko da haurreskolan izena emateko epea. Matrikulatuek eskolak abenduan, urtarrilean edo otsailean asiko dituzte. Matrikula egiteko bi modu daude: bata, haurreskolan bertan 8:30etatik 11:00etara edo 13:00etatik 16:00etara; bestea, telefonoz 943 89 06 25 zenbakira deituta. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide