Hautesle-errolda jendaurrean

Karkara 2014ko ira. 22a, 06:42

Zerrenda ikusgai dago irailaren 19tik irailaren 26ra Orioko udaletxeko bulegoetan

Orioko Udalak jendaurrean jarri du Orioko hautesle-erroldaren zerrenda, hortaz, hauteskundeetan parte hartu dezaketen herritarren zerrenda jada kontsultagai dago udaletxeko bulegoetan. Zerrendan 18 urte edo gehiago dituzten hautesleak daude.  

Irailaren 16an itxi zuten zerrenda, eta jendaurrean jarri zuten irailaren 19an. Astebetez egongo da ikusgai, irailaren 26ra bitarte. Honela, epaimahai Auzitegiaren 5/1995 Lege Organikoaren 13.2 artikuluak eta epaimahaigaien zerrendak osatzeko zozketa arautzen duen abuztuaren 4ko 1398/1995 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoa betetzen da. 

Hilaren bukaera aldera egingo du zozketa Justizia Sailak eta hor Orioko hainbat lagun aukeratuko ditu, epaimahaigai izateko. Aukeratuak izan direnek erreklamazioa aurkezteko aukera izango dute ez badaude izendapenarekin ados.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide