Xabier Lizasok jarriko du musika eta Andoni Egañak bertsoa. Bi diziplinak uztartuko dituen emanaldiak bi pertsonai ezagunen bizitza islatuko du: Xabier Munibe musikariarena eta Pernando Amezketarra bertsolariarena. Atzera begirakoa egiten du emankizunak, iraganari so egiten dio oraina azaltzeko.
Donostiako Musika Hamabostaldiaren 75. edizioaren karietara sortutako obra da Garai hura gara. Aurretik elkarrekin lan egindakoak dira oriotarra eta zarauztarra, Bi arreba obran adibidez. Orain, beste lan berri batekin datoz non Egañak bertsoak kantatu, narratzaile papera bete eta kontakizunak kontatuko dituen Lizasok pianoarekin laguntzen dion bitartean.