Euskara ikasteko aukera Orion

Karkara 2014ko ira. 22a, 08:36

Udaletxeko Euskara Zerbitzuan eman daiteke izena eta hiru egun barru amaituko da epea

Euskara eskolak jasotzeko aukera egongo da Orion. Ikasi nahi duten oriotarrek irailaren 25a bitarte eman dezakete izena Udaletxeko Euskara Zerbitzuan. Taldea osatu ezkero Orion emango dira ikastaroak, baina kupoa beteko ez balitz eskolak Zarautzen emango dira.

Ikastaroak maila guztietakoak izango dira eta AEK euskaltegia arduratuko da emateaz. Orion erroldatuta daudenak diruz lagunduko ditu Udalak ikastaro orduen %80a bete dutela frogatzen badute. Diru-laguntza jasotzeko beharrezkoa izango da hori egiaztatzea.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide