Olidenek jantzi du Elorrioko txapela

Karkara 2014ko ira. 17a, 10:12

Bi aiar taldek eta Orioko talde batek hartu zuten parte Elorrioko Idi Proba txapelketan.

Irailaren bigarren ostiralean eman zitzaion hasiera Elorrioko L. Idi Probari. 3 egun, 10  talde eta irabazle bakarra, Oliden oriotarra. 48 plazarekin eraman zuen lehenengo saria Olidenek.

Hiru egunetan jokatu da txapelketa. Irailaren 12an egin zen lehen proba, gaueko 22:00etan, eta Patxi Irarreta errenteriarra, Areta eibartarra eta Jose R.Salegi zumarrgarra lehiatu ziren. Bigarren egunean, irailaren 13an, Soarte elgoibartarra, Aurrekoetxea Loiukoa eta Arzadun aiarra izan ziren aurrez aurre. Azken egunean Arzadun Anaiak eta Oliden izan ziren arerio Lopategi eta Andrakarekin batera.

Talde guztien artean Oliden izan zen hoberena eta txapela Oriora ekarri zuena.

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide