Bodyboard ikuskizunaren eszenatoki izan zen Donostia eta Unai Zubizarreta protagonistetako bat. Donostiako Zurriola hondartzan egin zen Euskal Herriko Bodyboard zirkuituaren lehen proba eta oriotarra bigarren izan zen.
Kanporaketa sistema erabili dute, eta bi egunetan jokatu dituzte lehiak, onenak zeintzun diren jakin arte. Zubizarreta izan da podiumaren bigarren koskara igo dena. Mikel Atxega oriotarra ere bertan izan zen eta 9. postuan geratu zen, guztira 500 puntu eskuratuta.
Zurriolako Sailkapena
1. Gontzal Bilbao 1000
2. Unai Zubizarreta 860
3. Gorka Aguinaga 730
4. Jon Azkue
5. Ander Garcia
6. Ivan Cano
7. Beñat Bidegain
8. Gorka Gil
9. Mikel Atxega
10. Beñat Yeregi
11. Jon Bedilauneta
12. Markel Leturia
13. Unai Granados
14. Aitor Etxeberria
Zirkuitua hiru asteburutan jokatuko dute. Irailaren 13an eman zitzaion hasiera lehen probarekin, eta urrian eta azaroan jokatuko dira beste biak. Lehendabiziko urriaren 4an eta 5ean, Zumaiako Itzurun hondartzan; eta bigarrena azaroaren 8an eta 9an, Getxoko Ereaga hondartzan. Zirkuituaren sailkapen orokorrerako puntuazio onena jasotzen duten bi probak hartuko dira kontuan.