Marea biziak, moilan jauziak

Karkara

Marea biziak medio, azken hiru urteetako marearik altuena izan zen atzo. Errioa urez gainezka zegoen, baita jendez lepo ere

4.90 metroko altuera hartu zuen atzoko mareak. Arratsaldeko 18:14ak inguruan izan zen hori. Errioan urak zuen garaiera baliatu zuten bertaratutakoek eta moilatik nahiz zubitik saltoka aritu ziren denbora luzez. Haurrak, gazteak eta helduak; guztiek gozatu zuten eguraldiaz eta ibaiaren egoeraz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide