EHU - Angola saskibaloi partida Karelan

Karkara

Orion jokatuko du lehen lagunarteko partidua EHU Unibertsitateko saskibaloi taldeak Afrikako txapeldunen aurka, Angolako selekzioaren kontra

Angolako saskibaloi selekzioa Afrikako indartsuenetakoa da. Kontinenteko estatu bakarra da non saskibaloia kirol nagusia den. Selekzio honen aurka jokatuko du EHUko saskibaloi taldeak, bihar, hilaren 11an, Orioko Karela Kiroldegian arratsaldeko 19:00etan. Sarrera musutruk izango da, debalde.

Irailaren 27tik urriaren 5era Turkian egingo den Emakumeen Munduko Saskibaloi Txapelketaren harira antolatu da partidua, txapelketa horri begirako prestaketaren parte izango baita.

Jokalarien artean oriotar bat izango da, Sara Iparragirre. Duela gutxi brontzezko domina lepotik zintzilik zuela itzuli zen Iparragirre 16 urte azpiko Europako Txapelketatik.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide