Lapurreta egiten ahalegindu dira Ikastolan

Karkara 2014ko ira. 9a, 09:46

Bart gaueko ordubietan sartu ziren lapurrak ikastolara baina ez dute lapurretarik egin

Gaueko 2:00etan jo du alarmak Ikastolan. Konposta gunearen inguruan dagoen burdin-hesia eta leihoa hautsi eta barrura sartu dira. Ertzaintzak azaldu duenez gela bakar batean izan dira lapurrak eta lehen ikuskatzean ez da lapurtutako materialik aurkitu.

Gelan baziren lapurtu ohi dituzten materialak: ordenagailuak, aparailu teknologikoak... Lapurtzera sartu baina ez dute ezer ere ez lapurtu,azaldu du ertzaintzak. Orain aztarnak bilatzen eta ikertzen dabiltza ustezko lapurrak aurkitzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide