Sara Iparragirrek Europako Txapelketa jokatu zuen Hungarian 16 urtez azpiko Espainiako Selekzioarekin. Ez zuten finalera sartzea lortu baina, hiru eta laugarren postuak jokatzeko partidan Frantziako selekzioaren aurka 61-49 irabazi ostean, Brontzezko domina irabazi zuten.
Txapelketa osoan zehar maila ona erakutsi zuten, bederatzi partidatatik sei irabaziz. Finalaurreko partidan Errusiaren aurka irabazi ez bazuten ere –77-65 egin zuten–, azkenean, ongi merezita, podiumera igotzea lortu zuten neskek.