Emozioz gainezka egon da, joan den asteburuan, Zarauzko XXXVII. Estropada. Kontxako Banderaren aurretik egiten den estropada garrantzitsuena dela esan ohi da beti, Donostiako estropada gutxi gorabehera nola joango den ikusteko aukera ematen duela.
Larunbatean bigarren postua lortu zuen Oriok, Kaikuren atzetik 17 segundotara. Igandean etorri zen emozioa. Estropada eder baten amaieran, bi traineruek batera gurutzatu zuten helmuga. Photo finish-ak begi guztiek ikusitakoa baieztatu zuen, biek 19:39:92ko denbora egin zuten.
Hamabi puntu eman zizkieten Kaiku eta Oriori epaileek baina, lehen jardunaldiko emaitzak kontuan hartuta, Sestaora joan zen Zarauzko Ikurrina.
Asteburu horren ostean, bigarren postuan jarraitzen duen arren, sailkapenean Hondarribiarekiko duen tartea txikitu du Oriok. Liga amaitzeko sei estropada falta dira eta lehenengo postutik puntu bakarrera dago taldea.
Hurrengo astebutuan, Nojan eta Hondarribian egingo dira San Miguel Ligako estropadak.