Futbolzale mordoa bildu zen ostiralean, abuztuaren 15ean, Kilometroaken alde Realak eta Eibarrek jokatu zuten lagunarteko partidan. Demetrio Esnaolaren ohorezko sakearekin hasi zen norgehiagoka; Orioko Herri Ikastolako lehen zuzendaria izanik, eginiko lan guztiagatik omendu zuten.
Lehen erdian erabaki zen emaitza, Imanol Agirretxeren buruzko golarekin. Bigarren zatian, Eibarrek hobeto jokatu zuen arren, ezin izan zuen markagailua berdindu. 1–0 izan zen azken emaitza, Realaren alde.