Aurreko asteburuan bigarren postu bat eta bandera batekin itzuli ziren Orio Ako mutilak Galiziatik. San Miguel Ligako lehen postua berreskuratu ez zuten arren, denboraldiko hirugarren bandera ekarri zuten herrira. Boiron lortu zuten hura, Hondarribiari hiru segundu aterata.
Bost puntu aurretik dago sailkapeneko lehena, 119rekin. Asteburu honetan Zarauzko XXXVII. estropadan, Hondarribiarengana hurbildu eta ahalik eta azkarren lehen postua berreskuratzeko, indar guztiak emango dituzte arraunlariek.
Bi jardunaldi ditu Kontxaren bezpera dela dioten bandera horrek. Itsaso zabalean jokatzen da estropada eta, urak zakarrak egon ezean, estropada eremu parekatua izan ohi da.
Orio B Castron eta Santoñan
Bi estropada ditu asteburuan Orio B traineruak. Ostiralean Ciudad de Castro Urdiales XLII. bandera jokatuko dute eta igandean Excmo Ayuntamiento de Santoña XLIV. bandera.