Abuztuaren 9tik 15era, Donostiako Aste Nagusiko su artifizialak uretatik ikusteko aukera ematen die Orioko Udalak herritarrei. Egun horietan, 21:15ean, ontzi bat irtengo da Orioko kirol portutik Donostiarantz. Kontxako Badiatik, Suak beste ikuspuntu batetik gozatu ahal izango dute izen ematen dutenek.
Orioko turismo bulegoan edo 943 83 55 65 telefonoan egin daitezke erreserbak. 20 euroko prezioa izango du bidaiak helduentzat eta 10 eurokoa 12 urtetik beherako umeentzat. Udalak jertsea edo jaka eramatea gomendatzen du.