Bi bandera Loiolako saninazioetako Batel Estropadan

Karkara 2014ko abu. 5a, 11:00

Argazkia: Joxemari Olasagasti

Bandera bana lortu zuten emakumezkoek kadete mailan eta gizonezkoek jubeniletan

Abuztuaren 3an, igandean, San Inazio jaietako batel estropadak jokatu ziren Loiolan. Bandera bikoitzarekin itzuli zen Orio AE.

XIII. Emakumezkoen Bandera lortu zuten kadete mailako neskek. Saioa Sayago –patroia–, Aroa Fernandez, Udane Hoyos, Naroa Eizagirre eta Noa San Martinek 09:21,33ko denborarekin lortu zuten garaipena.

08:06,89ko denbora egin zuten jubenil mutilek XXXV. Gizonezkoen Banderan. Jon Arriola –patroia–, Julen San Sebastian, Aritz Hernandez, Mikel Arregi eta Martxel Aldaik osatzen zuten ontzia.

Brontzea Espainiako Txapelketan

LXVII. Traineruen Espainiako Txapelketa jokatu zen Castron. Larunbatean egin zen sailkapen estropada, eta Bermeo, Orio AE, Kaiku eta Portugalete sailkatu ziren finalerako. Brontzeko domina lortu zuen oriok igandean, 19:40,52ko denborarekin.

Getariako estropadak

Gipuzkoako Emakumezkoen Ligako 4. jardunaldia jokatu zen igandean Getarian. Emakumezkoen traineruak hirugarren postua lortu zuen, 11:02,84ko denborarekin.

TKE1 ligan, Santurtziko XXXV. Ikurrina jokatu zen larunbatean, eta Getariako V. Ikurrina igandean. Zazpigarren eta bederatzigarren egin zuen Orio B taldeak, hurrenez hurren.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide